Unibertsitatea
Sarbide zuzena
Unibertsitatera batxilergoa eta selektibitatea gaindituta zuzenean sar daiteke, edota goi mailako formakuntza ziklo bat edo baliokideren bat gaindituta. Lan-experientziaren bidez sartzeko aukera ere badago.
Plazen eskaintzaren eta eskariaren arabera, beharrezkoa da ikasketa askotarako batez besteko nota ona lortzea, berau aukeratu nahi den unibertsitate ikasketaren ebaketa notaren baitakoa izango delarik.
Proba bidezko sarbidea
Unibertsitateak sarbide proba bat egiten du 25 eta 45 urtetik gorako pertsonentzat. Unibertsitean sartzeko eskatzen den titulurik ez duten, eta azterketa egingo den urteko urriaren 1a baino lehen 25 edo 45 urte beteko dituzten pertsonak matrikulatu ahal izango dira.
Proba hori HHIeko zenbait ikastetxetan presta daiteke, hala nola akademia pribatuetan.
Proba hori gainditzeak EHUko (Euskal Herriko Unibertsitatea) fakultate publikoetan eta UHUN-an (urrutiko hezkuntzarako unibertsitatean) notaren arabera matrikulatzeko aukera ematen du. Baita beste unibertsitate publiko batzuetan eta unibertsitate pribatuetan ere.
Informazioa
Ikasketei, sarbide probei, ebaketa notei, karrera bakoitzeko gai-zerrendei, eta abarrei buruzko informazioa honako web-orrian aurki dezakezu:
25 eta 45 urtetik gorako pertsonentzako sarbide probei, azterketa-ereduei, matrikula-egunei eta abarrei buruzko informazioa honako web-orri honetan aurki dezakezu:
UHUNari dagokiona honako honetan
EGITURA OROKORRA
Unibertsitaterako sarbide proba, proba komun eta proba espezifiko batez osatzen da.
Proba komuna
Unibertsitate ikasketak arrakastaz egiteko izangaien egokitasuna eta heldutasuna aintzat hartzea izango du helburutzat, hala nola bere arrazoitze eta idazmen gaitasuna. Ondorengo arloetako lau ariketak osatuko dute:
- Testu-iruzkina
- Gaztelania
- Atzerriko hizkuntza, ingelesa edo frantzesa aukeran
- Euskara (salbuespena eska dezakete arrazoi justifikatuengatik)
Proba espezĂfikoa
Egin duten aukerako ikasketak gainditzeko eta jarraitzeko, izangaien gaitasunak eta trebetasunak baloratzeko helburua du proba espezifikoak.
Ikastetxean ematen diren proba espezifikoko aukerak eta ikasgaiak:
- Gizarte-zientziak eta legeak
- Historia
- Geografia
- Arte eta giza zientzien aukera
- Historia
- Filosofiaren historia