DBHko titulua lortzeko moduak
Matrikula ofiziala HHIeko ikastetxe batean
HHIeko ikastetxeak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren mende dauden ikastetxe publiko, ofizial eta doakoak dira. Ikasturtean zehar egunean hiru orduz joan behar da klasera (iraila-ekaina). Klaseak ematen dituzten irakasleak dira ebaluazioa egiten dutenak. Ez dago azterketa librerik. Beste ikasturte batzuetan gainditutako ikasgaiak konbalida daitezke.
Matrikula ofiziala UOHI-an
UOHI Urruneko Oinarrizko Hezkuntzarako Ikastetxea da. Lurralde bakoitzean bat dago. DBHko titulua lortu nahi eta HHI-eko ikastetxe batera joan ezin diren pertsonei zuzendua dago.
Klaseetara joatea ez da derrigorrezkoa, astean ordutegi malguan saio bat edo bi ematen badira ere.
Ikaskuntza prozesuan laguntzen dien tutorea daukate ikasleek.
Irakasleek ebaluatzen dute ikaslea.
UOHI Donostia
Zemoriya, 20
20013 DONOSTIA - SAN SEBASTIĆN
Tel: 943 276 705
Fax: 943 284 192