DBHko titulua lortzeko moduak

Matrikula ofiziala HHIeko ikastetxe batean

HHIeko ikastetxeak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren mende dauden ikastetxe publiko, ofizial eta doakoak dira. Ikasturtean zehar jarduera astean 15 eskola-ordukoa da (iraila-ekaina). Klaseak ematen dituzten irakasleak dira ebaluazioa egiten dutenak. Ez dago azterketa librerik. Beste ikasturte batzuetan gainditutako ikasgaiak konbalida daitezke.

 

 Matrikula ofiziala UHEI-IVEDEN

UHEI-IVED Urrutiko hezkuntzako euskal institutua da. Lurralde bakoitzean bat dago. DBHko titulua lortu nahi eta HHI-eko ikastetxe batera joan ezin diren pertsonei zuzendua dago.

Klaseetara joatea ez da derrigorrezkoa, astean ordutegi malguan saio bat edo bi ematen badira ere.

Ikaskuntza prozesuan laguntzen dien tutorea daukate ikasleek.

Irakasleek ebaluatzen dute ikaslea.

 

 

UHEI-IVED Gipuzkoa

Zemoria, 20
20013 DONOSTIA - SAN SEBASTIÁN

  • Oinarrizko Hezkuntza:
    Teléfono: 943 899 525
    e-mail: aka.gipuzkoa@uhei.eus
  • Batxillera:
    Teléfono: 943 899 525
    e-mail: bulegaria.gipuzkoa@uhei.eus

 

Urrutiko hezkuntza / Educación a distancia