Zer ikas dezaket DONOSTIA HHIkastetxean?
DONOSTIA HHIkastetxean honako hau ikas dezakezu:
- Irakaskuntza arautua: alfabetatzetik bigarren hezkuntzako graduaturaino.
- Gaztelania / Espainiera.
- Euskara
- 25 eta 45 urtetik gorakoentzako unibertsitaterako sarbide probetarako prestakuntza.
- Prestakuntza programak, hala nola:
- Oinarrizko informatika.
- Oinarrizko hizkuntza maila: ingelesa eta frantsesa.
- Gainera: historia zinemaren bidez , memoria tailerra, …eta abar.
Zenbat denbora beharko dut DBHko graduatua ateratzeko?
Zure ikasketa mailaren, daukazun denbora librearen eta ikasteko duzun gogoaren araberakoa da. Adibidez: DBHko 1. eta 2. maila gaindituak badauzkazu, ikasturte bat faltako zaizu. DBHko 3. maila gainditua badaukazu, lau hilabete besterik ez zaizu faltako. Ikasteari duela asko utzi bazenion, haserako elkarrizketa bat egingo dizugu, zure ezagutza maila jakiteko.
Bi irakasgai falta zaizkit eskola-graduatua lortzeko. Zer egin behar dut?
Gaur egun ezin duzu eskola-graduatu titulua atera. DBHko graduatu titulua ateratzeko zenbat denbora beharko duzun jakiteko haserako elkarrizketa egingo dizugu. Eta horrela jakingo dugu zein taldetan koka zaitzakegun.
Zenbat balio du matrikulak?
Eusko Jaurlaritzaren ikastetxe publikoa gara eta gure ikastetxean matrikula doakoa da. Eskola-materiala soilik erosi beharko duzu. (20 euro ikastuteko).
Noiz izaten da matrikula?
Gutxi gorabeherako matrikula-datak ikasturte bakoitzeko irailean eta urtarrilean izaten dira. Dena dela, adi egon eta web honetan begiratu behar duzu, data aldaketak egongo balira ere.
Zein da eskola-ordutegia?
Mailaren eta irakaskuntzaren araberakoa da. Dena den, eta erreferentzia moduan hau da ordutegi orokorra:
- Goizez: 9etatik 12etara
- Arratsaldez; 3retatik 6etara
- Gauez: 5etatik 9:30era (mailen arabera)
Txandaka lan egiten dut. klasera joaterik ba al daukat?
Bai. Beti ere, komeni zaizun beste ordutegian zure mailako beste talde bat badago. Zaila izango da zuretzat, baina irakasleek konponduko dute zure arazoa.
Nola antolatzen da helduentzako oinarrizko hezkuntza?
HHIak bi modalitate dauzka: zuzeneko (presentziala) eta urruneko hezkuntzak. Zuzeneko (presentziala) modalitatea helduentzako hezkuntza zentroetan burutzen da, eta urrunekoa Urrutiko Oinarrizko Hezkuntzarako Ikastetxea. (UOHI)
HHIa sistema modularra da, eta hiru esparruren inguruan antolatuta dago:
- Komunikazioa
- Gizartea
- Zientzia eta Teknologia
Helduen hezkuntza hiru gradutan dago egituratuta. (gehiaho irakurri).
Gradu eta modulu egokienean kokatzeko, egindako ikasketak hartuko dira kontuan, eta hasierako ebaluazio bat egingo da HHI zentroko formakuntza prozesuaren hastapenean.
¿Nork izan dezake sarbidea helduen oinarrizko hezkuntzan?
Etapa honetan 18 urtetik gorako pertsonek edo matrikula egiten duten urte naturalean adin horretara iristen direnek parte hartu ahal izango dute. Hala nola, eta salbuespen gisa, 16 urte beteta eta lan-kontratua izanda, erregimen arrunteko ikastetxeetara joaterik ez daukatenek, errendimendu handiko kirolariek, edo hasierako lanbide-prestakuntzako programetan matrikulatuta egonik, derrigorrezko bigarren hezkuntzako graduatu-titulua lortzeko borondatezko moduluak egin nahi dituztenek.
Ezingo dira hasi etapa honetan ikasturte berean derrigorrezko bigarren hezkuntzako ikastetxeetan edo hasierako lanbide-prestakuntzarako programak emateko baimena duten zentroetan matrikulatuta dauden pertsonak.
Eskola-graduatua daukat, DBHko graduatuaren baliokidea al da?
EZ. Eskola-graduatua zaharkitua geratu den titulua da. Gaur egun DBHko graduatua atera behar duzu. Ikasturte bat gehiago besterik ez duzu beharko. Eskola-graduatua lortzeko irakasgairen baten faltan bazaude, hasierako ebaluazioa egingo da DBHko graduatu-titulua zenbat denboran atera dezakezun ikusteko.
Derrigorrezkoa al da klasera joatea behin ikastetxean matrikulatuta?
- HHIko zentroak “presentzial” modukoak dira, hau da, derrigorrezkoa da klasera joatea.
- Hala ere, ikasleak helduak direnez, asistentzia galarazi edo puntualitatean eragina izan dezaketen ustekabeko arazoak sor litezke. (lana, ikastetxeak, umeak, medikuak, …)
- Justifikatuak badira, eta oso ohikoak ez badira, eskolarako huts egiteak egin gabeko jarduera eta lanen burutzearekin konpentsatu ahal izango dira
- Kasu gehienetan ebaluazioa “iraunkorra” da; eta horrek, bai egiten diren probak edo azterketak, bai klaseko eguneroko lana baloratzen direla esan nahi du
Ba al dago DBHko graduatu titulua lortzeko beste biderik pertsona heldu batentzat?
Pertsona heldu batek hiru bide dauzka DBHko graduatu titulua lortzeko:
- HHIko zentroak, proba libreak eta urruneko hezkuntza. Modalitate bakoitzak bere arauketa dauka, eta tituluek berdin balio dute hiruretan.
- Bestetik, pertsona heldua bere kabuz aurkez daiteke DBHko graduatu titulua lortzeko proba libreetara. Bi deialdi daude urteko: bata abenduan, eta bestea maiatzean. Deialdi hauetan titulua lortzeko eskatzen diren materien zati bat edo guztiak gaindi daitezke.
Ze alde dago HHIeko zentro bateko hezkuntzaren eta urruneko hezkuntza modalitatearen artean?
- HHIko zentro bateko ikasleak egunero joaten dira klasera. Ebaluazioa “etengabekoa” (jarritua) da, eta horrek, bai egiten diren probak edo azterketak, bai asistentzia aktiboa, bai klaseetako eguneroko lana ere aintzat hartzen direla esan nahi du.
- Urruneko hezkuntza modalitatean, ordea, ikaslea ez da ikastetxera joaten, baizik eta bere kabuz prestatzen ditu ematen dizkioten material ofizialak. Material hauek urruneko hezkuntzarako bereziki sortuak daude. Ikasleak aukerakoa du bere tutorearengandik behar dituen laguntza eta orientabideak jasotzera ikastetxe batera joatea. Aprobatuak egiaztatzen dituzten proba edo azterketa batzuk ere egiten dira.
Matrikula al naiteke HHIeko zentro batean eta ikasturte horretan bertan aurkeztu al naiteke DBHko graduatu titulua lortzeko proba libreetara?
- EZ, ez da posible. Aldi bereko matrikulazio hori proba libreen deialdiak arautzen dituen lege-dekretutik kanpo uzten da espresuki.
- DBHko graduatu titulua eman diezaiokeen ikastetxe ofizial batean matrikulatutako ikasleek ezingo dira titulazio hori lortzeko proba libreetara aurkeztu.