22-23 Hezkuntza eskaintza

  1. 2022-09-12 |
  2. ikt
22-23ko Hezkuntza eskaintza HEMEN dago.

DBH eta sarbideen aurkezpena.

  1. 2022-09-02 |
  2. ikt

DBH eta sarbideetako aurkezpena ikasleekin IRAILAREN 15ean egingo da.

GIII: Goizean: 10:00etan
       Arratsaldean: 17:00etan
 
SARBIDE: Goizean: 11:00etan

                Arratsaldean: 18:00etan


Matrikula epea zabalik

  1. 2022-09-02 |
  2. ikt
Ikasturte honetako matrikula epea hau izango da (ingelesa, frantsesa eta informatika barne):
 
Egunak: Irailak 5 - Irailak 16
Ordutegia, goizez 10:00etatik-13:00etara, eta arratsaldez, 17:00etatik 19:00etara.
 
Ezin da telefonoz egin, bertaratu egin behar duzue.
 
                                  Escribir con un lápiz Royalty Free Stock SVG Vector and Clip Art

22-23 egutegia

  1. 2022-09-01 |
  2. ikt

TOPIC nazioarteko txotxongilo zentroa

  1. 2022/06/17 |
  2. ikt

 

CEPA Donostia helduen ikastetxean euskara ikasten duten A2ko ikasleek eta irakasleak ekainaren 11n irteera egin genuen. Giro atseginean, elkar hobeto ezagutzeko eta euskaraz aritzeko aukera ederraz gozatu genuen. Tolosako TOPIC txotxongilo museoan egon ginen, eta zirraragarria iruditu zitzaigun. Gero, larunbateko azokak ikusi ondoren, bazkaltzera joan ginen. Egun zoragarria izan zen.

Bideo honetako irudiak TOPIC nazioarteko txotxongilo zentroan hartutakoak dira. Musika, Rafael Mendoza Gaspartena da. Bideo honen egilea Inma Aizpurua ikaslea da.


Bienvenue

  1. 2022/06/15 |
  2. ikt
Dekorazio berria dugu Ategorrietan. Alaitz sustatzaileari esker eta ikasle batzuen parte-hartzeari esker, mezu bikain honek ongietorria ematen digu hainbat hizkuntzatan: arabiera, nepaldera, portugesa, italiera, ukrainera, txinera, filipinera, koreera, mongoliera, irakiera, urdu, thailandiera, ingelesa, bereberra, japoniera, frantsesa, nigeriera, euskara eta gaztelania. Eskerrik asko irakasleari eta ikasle guztiei laguntzeagatik.
 

Herreko irteera San Telmora

Herrerako irteera San Telmora

  1. 2022/013 |
  2. ikt

Ostegunean, hilak 9, Herrerako ikasle eta irakasleok San Telmo Museoan, Chillida-Oteiza erakusketa bisitatu genuen. Gerora Trintxerpen elkarrekin bazkaldu genuen. Oso egun atsegina pasa genuen.

Argazki gehiago HEMEN


Merkatu txikia Ategorrietan

  1. 2022/06/09 |
  2. ikt
                   
Armairuak garbitzeaz gain, hainbat ikasgelatako ikasleak komunikatzen dira eta giroa bikaina sortzen da.
 

Zangotzara irteera

  1. 2022/06/09 |
  2. ikt
Ikasturte honetan nolabaiteko normaltasuna berreskuratu dugu, baina oraindik ere lehengo ohiko jardueretara itzultzeko pausoak ematen jarraituko dugulakoan gaude. Duela aste batzuk Leyre eta Zangozara egindako bisita lehen pauso txiki bat izan zen. Ilusio handiz espero ditugu hurrengo irteerak, oroitzapen ezabaezina uzten digutelako.

Atarizar kale inaugurazioa

  1. 2022/05/02 |
  2. ikt
Gaur Atarizar kalea ireki dute oinezkoentzat jarri ondoren. Kaleko bizilagunek, ikasleek eta hainbat eskolatako irakasleek parte hartu dute ekitaldian.

Merkatu txikia

  1. 2022/05/06 |
  2. ikt
Flea Market
Ez zen Camden Town, ezta Parisko arkakuso-merkatua ere, Ategorrietako 206 klasea baizik. Joan den asteazkenean azoka txiki bat egin genuen. Bertan, goizeko txandako ikasleek parte hartu zuten eta, arrakasta handia izan zuela ikusita, ikasturte amaieran errepikatuko da. Hurrengoan ez galdu

Online cultural talks

  1. 2022/03/28 |
  2. ikt

Incredible activity in the English classroom today. After the Zoom meeting with the nice Kelly Rodgers from the UK we have learnt much more about British Food. Now we must organise a trip and try the assortment of restaurants there. Would you like to come with me next year?
Thank you very much to Oxford and thanks to my lovely students.
Miren


Martxoak 8

Emakumearen eguna

  1. 2002/03/08 |
  2. ikt

Inauteriak

  1. 2022/02/25 |
  2. ikt

Gora Donostia

Gora Donostia

  1. 2022/01/16 |
  2. ikt

Sarbide probak

Heziketa-Zikloetarako Sarbide Probak

  1. 2021/12/21 |
  2. ikt
Heziketa-Zikloetarako Sarbide Probak
2021-2022 ikasturteko deialdia  2021eko abenduaren 17an  argitaratu dute. (E.H.A.A).
Izena ematea: 2022ko otsailaren 7tik 18ra biak barne.
Proben egutegia: apirilak 6 eta 7.
 

Hitzaldia

NOLA HOMOLOGATU HEMEN ATZERRIAN EGINDAKO IKASKETAK?

  1. 2021/12/12 |
  2. ikt
  • Hizlariak: Ana Murua eta Katia (Emakumeen etxea-Bidez Bide)
  • Eguna: Osteguna, abenduaren 16a
  • Ordua: 11:30etan
  • Lekua: EPA DONOSTIA HHI (Ategorrieta)
 
Eskerrak eman nahi dizkiegu "nola homologatu beste herrialde batzuetan egindako ikasketak" hitzaldira bertaratutakoei. Hitzaldia 2021eko abenduaren 16an eman zuten Katiak eta Jaionek, Donostiako Donostia HHI EPAn, Ategorrietako eraikinean, eta, bereziki, Bidez-Bide (Emakumeen Etxea) elkartearen lankidetza eskuzabalari.
 

Euskararen eguna

Abenduak 3, euskararen eguna

  1. 2021/12/03 |
  2. ikt

Argazki guztiak ikusteko hemen


Orientazio saioa

Lanbide Heziketari buruzko orientazio-saioa

  1. 2021/11/24 |
  2. ikt
2022/01/25ean, Kepa Altube, Ikaslan Gipuzkoako arduraduna, gure ikastetxera etorriko da gure ikasleei Lanbide Heziketari buruz  hitz egitera. Besteak beste, honako hauei buruzko informazioa jaso ahal izango da: zikloetan sartzeko baldintzak eta lehentasunak, erdi-mailan eta goi-mailako mailan sartzeko kupoak, mozketa-notak, unibertsitatearekiko harremana (goi-mailako heziketa-ziklo batetik sartzea), etab. Saioa, batez ere, DBHko 3. eta 4. mailako ikasleentzat da.

Hezkuntza eskaintza 21-22

Hezkuntza eskaintza 21-22

  1. 21-09-08 |
  2. ikt

Hezkuntza arautuko klaseak euskara, español... irailaren 16ean hasiko dira.

Hezkuntza ez arautukoak: ingelesa, frantsesa, informatika... urrriaren 1ean hasiko dira.