INGELESA1 & INGELESA 2
Ulermen jardueren (ahozko eta irakurmenezkoak) eta adierazpen jardueren (ahozko eta idatzizkoak) bidez, benetako komunikazioa egoeretan, hizkuntzaren erabilera eraginkorrean, oinarrizko komunikazio konpetentziak garatzean datza.
AHOZKO ULERMENA
Egunerokotasunean erabiltzen diren norbere buruari, familiari eta hurbileko inguruari buruzko oinarrizko hitz eta adierazpenenak ulertzea, garbi eta poliki ahoskatuak direnean.
IRAKURMENEZKO ULERMENA
Hitz eta izen ezagun eta esaldi oso bakunak ulertzea. Adibidez, katalogo, horma-irudi eta karteletan agertzen direnak.
IDATZIZKO ADIERAZPENA
Eskutitz labur eta bakunak idaztea, adibidez, zorion agurrak bidaltzea. Datu pertsonalekin formularioak betetzea, adibidez, izena, naziotasuna, helbidea, ...
AHOZKO ADIERAZPENA
Bizi garen tokia eta ezagutzen ditudan pertsonak deskribatzea, esaldi eta adierazpen errazak erabiliz. Elkarrizketa errazetan parte hartzea. Eguneroko kontuei eta momentuko beharrei buruzko galderak planteatu eta erantzutea.
FUNTZIOAK
Helburu hauek bete ahal izateko jarraian aipatutako edukien bidez hainbat funtzio linguistiko burutzen ikasi behar dute ikasleek: Idatziak, hiztegia eta estruktura gramatikalak.