Araututako irakaskuntza
Helduentzako oinarrizko hezkuntza hiru gradutan antolatua dago:
GRADU I: Alfabetatzea eta berrirakurketa.
Gradu I Heziketa maila txikiagoko pertsonei dagokie, eta bere helburu nagusia matematikako oinarrizko edukiez, eta irakurmenaren eta idazmenaren oinarrizko trebetasunez jabetzea da.
Iraupena: Maila honetan astean 10 klase-ordu ematen dira. 4 lauhileko iraupena du, eta guztira 640 eskola-ordu ematen dira.
Gaur egun arratsaldez, eta astelehenetik ostegunera joan zaitezke talde hauetara. Ordutegia 15:30etik 18:00etara da.
GRADU II: Kultura Orokorra
Gradu II heziketa maila handiagoetara sartzea errazteko, jakite-mailaren finkatzearen, eta idazmen eta irakurmenaren oinarrizko gaitasunaren hobekuntzaren bidez, bizitzan parte-hartze aktiboa sustatzeko aukera emango die gradu honek.
Iraupena: maila honetan astean 12 klase-ordu ematen dira. 4 lau hilabeteko iraupena du, eta guztira 768 eskola-ordu ematen dira.
Gaiak hiru eremutan banatzen dira:
- Gaztelania komunikazioaren eremuan txertatzen da.
- Gizarte zientziak gizarte eremuan kokatzen dira. (geografia eta historia).
- Natur zientziak, matematika eta informatika zientzia eta teknologia eremuan txertatzen dira. Baita ingurumenari eta osasunari lotutako alderdiak ere.
Gaur egun Gradu II goizez, arratsaldez eta gauez ikas dezakezu.
GRADU III: Bigarren mailako gradua
Gradu III bigarren hezkuntzari lotua dago. Pertsona helduen prestakuntza osatzera, zabaltzera eta sakontzera bideratua dago, eta helburua DBHko graduatu-titulua lortzea da.
Gradu IIIa 4 lauhilekok osatzen dute, eta derrigorrezko hezkuntzarekiko baliokideak honela daude ezarriak:
- GRADU III-ren 1. modulua DBHko 1. mailarekin dator bat.
- GRADU III-ren 2. modulua DBHko 2. mailarekin dator bat.
- GRADU III-ren 3. modulua DBHko 3.mailarekin dator bat.
- GRADU III-ren 4. modulua DBHko 4. mailarekin dator bat.
Iraupena: Maila honetan astean 15 klase-ordu ematen dira.
Gradu III 4 lauhileko iraupena du, eta guztira 960 eskola-ordu ematen dira.
Gaiak hiru eremutan banatzen dira:
- Euskara, Gaztelania, eta Atzerriko Hizkuntza (Ingelesa edo Frantsesa) Komunikazio eremuan txertatzen dira.
- Gizarte Zientziak (Geografia eta Historia) Gizarte eremuan kokatzen dira..
- Natur zientziak, Matematika eta Informatika Zientzia eta Teknologia eremuan txertatzen dira. Baita ingurumenari eta osasunari lotutako alderdiak ere.
Gaur egun Gradu III goizez, arratsaldez edo gauez ikas dezakezu.