Arautu gabeko prestakuntza
Unibertsitateko, batxilergoko eta formakuntza zikloetako araututako irakaskuntzaz gain, zenbait ikastetxe publiko eta pribatuk ematen duten era askotako formakuntza eskaintza ere badago.
Arautu gabeko prestakuntza eskaintza era askotakoa da, bai eskaintza egiten duten instituzioen aldetik (LH ikastetxeak, sindikatuak, udalak, akademiak, erakunde ofizialak, enpresa pribatuak, GKEak, … eta abarrak), bai edukien aldetik (aisialdiko monitorea, akupuntura, azafatak, komunikazioa (zinema, irratia, telebista, argazkigintza), estetika, kirolak (entrenatzaileak, monitoreak), marrazketa eta margolaritza, diseinua, elektronika, erakusleiho-apainketa, ostalaritza eta sukaldaritza, hizkuntzak, informatika, gas eta kalefakzio instalakuntza, bitxigintza, moda eta jantzigintza, modeloak eta manikiak, musika eta musika-ikasketak pneumatika, ile-apainketa, aisialdia, beste artisautza batzuk, arrantza, lan-arriskuen prebentzioa, autoeskola irakaslea, harreman publikoak, osasuna, seguritate eta ordena publikoko indarrak, soldadura, antzergintza, … eta abar.
Aldakorra izan daiteke aukeratutako kurtsoaren ordu kopurua ere: 10 ordutik 2 edo 3 kurtso arte.
Kurtsoak, ikastaroak, … eta abar eskaintzen dituzten ikastetxe eta instituzioen zerrenda:
EUSKO JAURLARITZAREN LANBIDE HEZIKETAKO INTERNETEKO ATARIA
EUSKO JAURLARITZAREN GAZTERIA SAILAREN INTERNETEKO BESTE ATARI BAT
INEM Enpleguko institutu nazionala/Instituto nacional de empleo.
Prestakuntza eta Enplegua Sustatzeko Akziokako Baltzu Publikoa/
Sociedad Anónima Pública para la Formacion y fomento de empleo
LANBIDE, Euskal enplegu zerbitzua
LANBIDEZ Etengabeko ikaskuntzako eta lanbide heziketako sailburuordetzaren interneteko ataria.
HOBETUZ Etengabeko lanbide heziketarako euskal fundazioa/Fundación vasca para la formación profesional continua.
IKASLAN, Lanbide heziketarako eskolak/Escuelas de formacion profesional.
EHUko EXPERIENTZIA IKASGELAK