Goi mailako formakuntza zikloak

Lanbide-heziketako goi mailako zikloari buruzko informazioa eta bertarako  sarbidea:

 

Sarbide zuzena

 

Batxiler tituluarekin, lehengo LH2 titulazioarekin, eta 25 urtetik gorakoentzako unibertsitaterako sarrera proba gaindituta ere zuzenean sartzen zara.

 

Proba bidezko sarbidea

 

Euskadiko hezkuntza sailak azterketa bat egiten du urtero goi mailako formakuntza ziklo batean sartu ahal izateko. Azterketa maiatza eta ekaina artean egiten da. Matrikula otsailean egin behar da LH zikloak ematen dituen edozein ikastetxetan.

Erdi mailako formakuntza ziklo bat gainditua duten edota proba egingo den  urtean 19 urte beteko dituzten pertsonek egin ahal izango dute matrikula.

Gai-zerrenda eta azterketaren egitura Eusko Jaurlaritzaren web orrian ikus daiteke.

Proba hau HHIeko ikastetxe askotan, lanbide heziketako institutuetan, eta zenbait akademia pribatutan presta daiteke. 

 

 

Goi mailako formakuntza zikloetarako sarrera probarako prestakuntza

 

Proba hau bi atalek osatzen dute: proba komuna eta proba espezifikoa.

Proba komuna:

  • Gaztelania edo euskara, eta literatura.
  • Matematika.

Atal espezifikoak hiru aukera dauzka. Aukera bakoitzean bi ikasgai aukeratu beharko dira hiru aukera posibleen artean:

  • A aukera: Filosofía eta herritartasuna , ekonomía eta enpresen antolakuntza, atzerriko hizkuntza.
  • B aukera: Marrazketa teknikoa, teknologia industriala, fisika.
  • C aukera: Kimica, lur eta ingurumen-zientziak, biologia.

Lanbide heziketako formakuntza zikloetarako sarbidea arautzen duen agindua, (geroago 2010/11/15eko AGINDUAz aldatua), Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak urtero behar den titulazio akademikorik ez edukitzeagatik, zuzenean sar ezin daitezkeenei formakuntza zikloak egiteko aukera bat emateko proba batera deitu ahal izango duela xedatzen du

Erdi mailako ziklorako sarbide probak formakuntza zikloko ikasketak probetxuz egiteko izangaiak ezagutza eta trebetasun nahikoak dituela egiaztatzea du helburutzat. Goi mailarako sarbide probak bere arlo profesionalekiko gaitasunak eta batxillergoaren helburuekiko heldutasuna egiaztatzea ahalbideratuko dio izangaiari. 

Hezkuntza administrazioak ikasturtean eta formakuntza ziklo bakoitzean eskainiko diren  plaza guztien ehuneko bat gordeko die sarbide probak gainditu dituzten ikasleei. Hauek guztiak proba gainditu dutenekin betetzen ez badituzte, soberakoak  sarbide zuzenekoei eskainitakoei gehituko zaizkie.

Proba gaztelaniaz edo euskaraz egin daiteke.

Atal komunak batxilergoko literaturari, gaztelania edo euskarari eta matematikari buruzko oinarrizko edukiak dauzka, hartzaileak bigarren hezkuntzako titulu gabeak izan daitezkeela kontuan hartuta.

Atal espezifikoa izangaiak egin nahi duen formakuntza zikloko hiru ikasgaietatik biren oinarrizko ezagutzari buruzkoa da, eta ondorengo eskemaren araberakoa:

 

 

Goi mailako formakuntza zikloetarako sarbide probetarako aukeren deskribapena

 

1.- Formakuntza zikloak hiru aukeratan biltzen dira: A, B eta C.

 A AUKERA

 A aukerako lanbide-arloak:

  • Administrazioa eta kudeaketa
  • Merkataritza eta marketina
  • Irudia eta soinua  (Ikus-entzunezko produkzioa)
  • Ostalaritza eta turismoa
  • Zerbitzu soziokulturalak eta gizartearentzako zerbitzuak

A aukerako ikasgaiak:  

  • Filosofia eta herritartasuna
  • Enpresa-ekonomia
  • Atzerriko hizkuntza

B AUKERA

B aukerako lanbide-arloak:

  • Eraikuntza eta obra zibila
  • Informatika eta komunikazioak
  • Fabrikazio mekanikoa
  • Irudia eta soinua  (ikus-entzunezko produkzioa izan ezik)
  • Instalazioa eta mantenimendua
  • Elektrizitatea eta elektronika
  • Zurgintza, altzarigintza eta kortxogintza
  • Itsas-arrantzagintza(Akuikultura produkzio zikloa izan ezik)
  • Arte grafikoak
  • Garraioa eta ibilgailuen mantenimendua
  • Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza (larru-zurraketa eta ehuna hobetzeko prozesuak izan ezik)
  • Energia eta ura
  • Erauzteko industriak
  • Beira eta zeramika 

B aukerako ikasgaiak: 

  • Marrazketa tekniko
  • Teknologia industriala
  • Fisika

 C AUKERA

C aukerako lanbide-arloak:  

  • Kimika
  • Kirol-jarduera fisikoak
  • Itsas arrantzagintza (Akuikultura produkzioa) 
  • Nekazaritza
  • Elikagaien industriak
  • Osasungintza
  • Segurtasuna eta ingurumena
  • Irudi pertsonala
  • Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza (larru-zurraketa eta ehuna hobetzeko prozesuak)

C aukerako ikasgaiak: 

  • Kimika
  • Lur eta ingurumen-zientziak
  • Biologia 

2. Interesatzen den formakuntza zikloa hiru aukeretako batekoa izango da.

3. Bi izango dira atal espezifikoan sartzen diren ikasgaiak, izangaiak hiru erreferentzia-aukeren  artetik aukeratuko dituenak. 

 

 

Gaitasunaren aitorpena

 

Biztanleria aktiboaren gaitasun profesionala ebaluatzeko bitarteko bat da. Lan-experientziaren eta ikaskuntza ez formalaren bidez eskuratzen dena.

Gaitasunaren aitorpen tresnak pertsonei berez dituzten gaitasunak aitortzea du helburu nagusitzat, ofizialki egiaztatzeko eta bizitzan zehar beren gaitasun profesionalaren eta ikaskuntzaren gehitzea  sustatzeko Informazio gehiago Eusko jaurlaritzaren web-orrian.

 

Goi mailako zikloari buruzko informazioa

 

Lanbide heziketari, erdi eta goi mailei, sarbide probei, gai-zerrendei, azterketa-egunei, ziklo eta ikastetxei, eta abarrei buruzko informazioa  Jaurlaritzaren web-orri honetan aurki dezakezue:

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-805/es/