Erdi mailako heziketa zikloak
Sarbidea eta deskribapena
Sarbide zuzena
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) tituluarekin, edo baliokideekin: lehengo (Batxilergo Bateratu Balioaniztuna ) BBB-eko 2.a, (Irakaskuntza Ertainen Erreforma) IEE-ko 2.a, LH …
Proba bidezko sarbidea
Proba honetan parte hartu ahal izateko honako baldintza hauetako bat bete beharko da:
- Probak egingo diren urteko abenduaren 31n 17 urte izatea.
- Gizarte-segurantzaren diruzaintza orokorraren egiaztagiri baten bidez, gutxienez, urte bateko lan-esperientzia egiaztatzea.
- Lanbide Hastapenetarako Ikastegi batean (LHIK) gizarte-garantiako programa bat gainditu izana.
Ikasgai-zerrenda: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) helburuak hartuko dira erreferentziatzat.
Azterketa-eguna: maiatzean edo ekainean, urten behin.
Azterketei, egutegiari, matrikulari , eta abarri buruzko informazioa: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/es/contenidos/informacion/dif4/es_2079/f4_c.html
Gaitasunaren aitorpena
Biztanleria aktiboaren gaitasun profesionala ebaluatzeko bitarteko bat da. Lan-experientziaren eta ikaskuntza ez formalaren bidez eskuratzen dena.
Gaitasunaren aitorpen tresnak pertsonei berez dituzten gaitasunak aitortzea du helburu nagusitzat, ofizialki egiaztatzeko eta bizitzan zehar beren gaitasun profesionalaren eta ikaskuntzaren gehitzea sustatzeko Informazio gehiago Eusko jaurlaritzaren web-orrian eta Lanbideren bulegoetan.
Informazioa
Lanbide heziketari, erdi eta goi mailei, sarbide probei, gai-zerrendei, azterketa-egunei, ziklo eta ikastetxei, eta abarrei buruzko informazioa Jaurlaritzaren web-orri honetan aurki dezakezue: